Muxu bat eskatu zenidan eta beldur eszenikoa sartu zitzaidan segundo batez. Luzaroan nire barrena muxu horren bueltan dantzan ibili ostean aurrera egiteko lehen probaren atarian game over.
- Joder, koldarraz gain baldarra naiz gero!
- Sentitzen duzun guztia egingo bazenu.... otro gallo cantaría.
- Baina, nork agindu du harresi hau eraikitzea?
- Txikitatik daroazu zurekin, ez duzu nabaritzen ala?
- Barruko bulkaden oztopo izaten dut sarri.
- Muxu emateko irrikaz zeunden, ezta?
- Beno, baliteke.
- Zergatik ez diozu aurre egiten?
- Zeri, baina?
- Duela segundu bat muturren aurrean eraiki duzun hormigoizko hormari.
- Ez al zen, bada, harriz egina?
- Eta ez al zeunden bere ezpainak ferekatzeko amorratzen?
- Nor, ni?
- Aita Santuak ez du ba horretaz ulertuko!
- Ados. Bai. Amorratzen, irrikitan...
- Eta, orduan, zergatik ez diozu aurre egiten lotsari?
- Lotsa izateak lotsa ematen didalako. Lotsa bider bi. Txinako Harresiaren pareko.
- Eta, ez balizu muxurik eskatuko?
- Ez egin horrelako galderarik.
Segi muxuak eskatzen, nire buruaz irri egiteko bada ere.
eta bai, gure barnean ditugu gure etsairik handienak. denok galdetu baitiogu gure buruari ea zergatik konplikatzen ditugun gauzak horrenbeste bizitza puta honetan.
ResponderEliminarbeharbada izan daiteke beldurra. ezetzari beldurra. maite duzun horren ukoa (gainbehera). edo agian ezetzak porrot gisa hartzen ditugulako irabazleen mundu madarikatu honetan. edo, beste gabe, bestela errazegia litzatekeelako bizitza puta hau eta erraztasunak bizioak dakartza, automatismoak, hedonismo hutsa.
ez dakit zerk ematen didan beldur gehiago. beldurtuta bizitzeak hala hedonismoak. zein baino zein okerragoa. zer uste duzu zuk?
nik eskatu barik emango dizut gaurkoan muxu...
ResponderEliminar