2011-02-19

Eta gaur... zer?

Isiltasun hotz bat esnatu orduko.

Horrelaxe pasa dira egunak, asteak, hilabeteak. Hotzez akabatzen, indibiduo isilaren gisara; nire esku aurkitzen ez diren isiltasunak gustatuko bailitzaizkidan legez. Masokismo hutsean erorita. Gorantz erortzeko ahaleginetan berunez jantzita, astun.

Baina gaur... Gaur biluzik egin dut lo maindire zuri artean, larru gorritan, ni neu sentitzeko asmotan. Eta berotu naiz, nola gainera... Barne fereka desafiatuz. Munduko ordenantzek biluztasuna hotzarekin lotzen dutelako hain justu. Ez, ez naiz korronte masiboen zale, hori baino izokinagoa naiz.

Gaurtik aurrera kalera ere larru gorritan irtengo naiz, hau besterik eta hau dena naizela ikusi dezazuen. Begirada bakoitza puntuzko jertsearen zirrikitu zelatarietan pausatzeko aukera izan dezazuen, lasai- lasai, bidea oztopatzen duen hormaren gabeziaz gozatuz.

Gaur... Gaur egunak argitu du, eta horma guztiak apurtzea erabaki dut. Niregatik. Nire eta gure biluztasunagatik. Hotzik ez pasatzeko.

1 comentario:

  1. Egunak argitzen jarraitu dezan...

    Bilutsik...belar gainean saltoka,dantzaka...

    sentitzeko, bizitzeko... irri egiteko!!barru barrutik...goxatzeko!!

    bazatoz?

    ResponderEliminar