2011-03-22

Ez da udaberria iritsi zaigulako

Gezurretan ibiliko nintzake ez nuela halakorik espero esanez gero, ez dut modosa izatera jolastuko, gaur ez daukat horretarako astirik. Eta izango banu, badakit zurekin ez nukela modositaterik erabili beharra izango. Horra hor ainguratuaren arrazoi bat, agian.

Korapilatsua naizela entzun behar izaten dut sarri, mundua hari soltez osatua egongo balitz legez. Ez dagoela nire korapilo bakar bat ere askatuko duenik, korapiloak askatzeak arruntago bilakatuko banindu bezala. Ez dagoela nire hariekin korapilo bateraturik egingo duenik, norbera bere buruaren jabe izango ez balitz lez.

Soka bakoitzeko hari guztiak estutu dizkidazu, tiraka apurtu arte. Eta orain, inoiz baino gogo gutxiago daukat arrunt bilakatzeko, berezi sentitzeko asmotan soinean neraman guztia erantzi eta biluztu bainaiz zure aurrean.

Ni naiz aspaldiko partez oilaloka bat gisa dabilena. Eta ez da udaberria iritsi zaigulako.

1 comentario:

  1. Ez da udaberria iritsi delako, baina dantzan daukat barrena... ez udaberria iritsi delako, baina usaindu dezaket eguzkia, ez da udaberria iritsi delako...

    baina pozik nago!

    ResponderEliminar