2011-04-15

Zure irribarreari

Zure irribarreari idazten diot gaur. Bai bai, zureari, halaxe hasiko baitzenuen egun cuenta atrasaren ostean, behin baino gehiagotan hautsitako hortzak zure eginaz.




Eta ez diot idazten zure irribarreari gaur soilik atera delako bere gordelekutik, ezta egun berezia delako gaurkoa. Idazten diot... zure burua sorgin gisa definitzean zuzen zabiltzalako, zure irribarreak nirea bere kobatik aterarazten duelako. Ez dakit zein sorginkeria erabiltzen duzun horretarako, baina zaude lasai, lehenago edo beranduago argituko dugu misterioa.

Eta idazten diot, baita, gaurko irrabarre bikoitz hau beti izan delako hitzetan geratu ez diren hitzen zale. Maite zaitudala sarritan esan ez arren ixilean edo lau haizetara halaxe sentitu baitut, urte luzez eta gaur, sekula baino gehiago.

Eta idazten diot, baita, irrabarreak arnas hartu dezan oinak lurretik altxatu behar direla erakutsi didazulako, sentitzen ez dugun zoruaren gainean ere gure oin arrastoak uzteko, zoru gogor perfektuegiak gure oinak minduko balitu legez. Oinentzat mesede izan arren, zapatentzat sandaliek eskeletuen antza dute... behin eta berriz.

Eta horrexegatik ere, behin eta berriz lainoetan oinak pausatu arren, lainoei irri egiten ikasi genuenean atera zelako eguzkia, ez lehenago. Eta atera zenetik bere baitan ematen dituzun birak bestelakoak direlako oso.

Eskerrak, zoriontzeak, muxuak eta laztanak gerorako utziko ditugu.

Jakin ezazu, soilik, honegatik guztiagatik eta beste mila arrazoigatik idazten diodala gaur zure irribarreari, inoiz itzaldu eta urtzen bada hemen izan dezan badenaren konstantzia.

Apirilak 15 ditu gaur, eta nire irri zabalenarekin zoriontzen zaitut, laztana.

1 comentario:

  1. Irribarre egiten jarraitzeko arrazoi bila hastiak ez daka inongo zentzurik...

    Arrazoi gabe eitten dakigunontzako!

    ZUrekin... eguzkixan inguruan jarraitsukot dantzan!

    zuretako:http://sasiartetik.blogspot.com/2011/04/zueri.html

    ResponderEliminar